XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dugu, nere ustez, benetako euskaldun irakaskintza onik izango, hizkuntza tekniko standarra erabiltzea lortzen ez dugun artean.

Ezin da, ba, irakaskintzan erabiliko den euskara, andereño edo maixu bakoitzak duen etxeko euskalkian eman.

Horrela jokatuz, gaurkoak honela eta biharkoak hala irakatsiko dio eta gazteak ez du inoiz benetako euskara tekniko eta standarrik ikasiko, gerora ikasketak euskaraz jarraitzeko ikaragarrizko eragozpenak izanik.

Umeei, astiro astiro eta zatika zatika, baina egunetik egunera euskara segur eta batu standard bat irakatsi behar zaie, hizkuntzaren ezagupen osoa lor dezaten, honela bakarrik egingo ditugu benetako elebidun eta Goi Mailetako ikasketak euskaraz egiteko gertatu.

b) Komunikabideetan: Hizkuntza standard batu baten premia, irakaskintzan larria baldin bada, oraindik larriagoa egiten da gaurko Komunikabideen esijentziak kontutan hartzerakoan, hauek Euskal Herri osorako komunikabide izango baitira.

Euskaldunok telebistan eta ezin izango ditugu, maila handi batetan behintzat, euskalkiak erabili.

Mahaingurukoak eta egiterakoan, behar bada, bai, baina nola berriak Euskalerri osorako ematerakoan?.

Edo eta eguerdian gipuzkeraz eta gauean bizkaieraz emango ote dira?.

Komunikabide nagusietan hizkuntza standard batua erabili ohi da Nazio guztietan eta horretarako egoki eta aukeran datorkigu euskara batua.

Halako tresnetan nahitaezkoa dugu euskara standarra, nahiz eta zenbait kasutan euskalki desberdinei ere lekua egin.

Ahalegin gogorrak egin beharko dira, ba, ez bakarrik euskara batua erabiltzeko, baizik eta euskara batu landua, ulerkorra eta bizia erabiltzeko.

Hizlariek eta izango dute zer ikasi!.

Bestalde, guk denok dakigunez, honelako tresnen bidez eskaintzen zaigun hizkuntza, maila handi batetan, hizkuntza idatziaren ahozkatze hutsa izaten da, lanak aurretiaz idatzirik ematen direnez.

Honelakoetan nahitaezkoa dugu hizkuntza standarra erabiltzea nahiz eta gero euskal fonetika egokiz irakurtzea eskatu.

Kontutan hartu behar da, gainera, tresna hauek ikaragarrizko eragipena dutela entzuleengan eta benetan garrantzi handia izango dutela euskara garbia eta jatorra hedatzerakoan.

Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dut komunikabideetako barneko sena eta jatortasuna galdu gabeko euskara standard batua.

Honela, umeek eta gazteek irakaskintzan hartzen duten hizkuntz oinarria, finkatu eta segurtatu egingo dituzte.